ELKARGIk eta SECOTek bat egin dute esparru ekonomiko-finantzarioan proiektu ekintzaileei soluzio gehiago emateko

ELKARGI SGR, PÍO AGUIRRE

ELKARGIk eta SECOTek —Seniors Españoles para la Cooperación Técnica— elkarlanerako akordio bat izenpetu dute, bereziki, enpresen eta, oro har, egitura ekonomikoaren garapen ekonomikora zuzendutako ekintzak burutzeko.

Akordioa EAEko eta Nafarroako lau ordezkaritzetako presidenteek eta ELKARGIko zuzendari nagusi Pio Aguirrek sinatu dute. Bi aldeak pozik agertu dira sortzen diren proiektuen behar nagusiei erantzuteko SECOTen interesari ELKARGIk duen finantza-egitura ziurtatzeko eta aholkatzeko balioa gehitzeak suposatzen duen onuragatik.

Bi aldeek talde bat osatuko dute. Horrela, talde horrek ekintzailetzaren beharrak ebaluatuko ditu eta komenigarriak ikusten dituen ekimenak babesteko erakundeen aurrean solaskide bihurtu ahal izango da. Era berean, proiektu berriak analizatzeko eta promozionatzeko bi erakundeen prozedurak komunean jarriko dira, metodologia eraginkorrena garatzeko edo hobetzeko, ekintzaileen zerbitzura.

Jarduera nagusiaren barruan, ELKARGIk finantza-aholkularitza eskainiko die abalatu beharreko maileguak eskuratzeko SECOTen aholkularitza jasotzen duten erakunde laguntzaile guztiei. Era berean, onura atera dezaketen hitzarmenen, programen eta finantziazio-ildoen berri emango die.

SECOTek “ekintzailetzarako gure lana ezartzeko lankidetza-akordio honen bitartez eskaintzen den aukera aitortzen du”.

Bestalde, Pio Aguirrek honako hau azpimarratu du: “askotan enpresek ez dituzte ezagutzen finantziazioa eskuratzeko dauden aukerak. Horregatik garrantzitsua da ELKARGI eta SECOT bezalako eragileen artean lankidetzarako ildoak sortzea. Era horretan, enpresa-proiektuek euren finantziaziorako behar espezifikoak bete ditzakete, merkatuko baldintza onenetan eta berme osoz.”