ELKARGIk eta Partners Global Funding-ek bat egin dute enpresentzako laguntza eta pizgarriei buruzko doako analisia eta diagnostikoa eskaintzeko

PÍO AGUIRRE, JORGE BELAUSTEGUI, GONZALO CARDENAL

Elkargik eta Partners Global Fundingek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, administrazioek enpresen eskura jartzen dituzten laguntza eta pizgarri publikoen inguruko aholkularitza eta kudeaketa integrala eskainiko dituzte. Zerbitzu hau ezagutzera emateko, kanpainak abiaraziko dira erakunde publiko autonomikoek, Estatukoek eta Europakoek deitzen dituzten laguntza interesgarrienei buruzko informazio eguneratuarekin, horiek I+G+b proiektuetan eta lehiakortasun-proiektuetan lagungarriak izan daitezkeenean.  Aliantza honen indarrez, bi erakundeek batera egingo dute lan enpresa- eta merkataritza-proiektu berriak abian jartzea bultzatu eta sendotzeko eta dagoeneko badauden beste batzuk finkatzeko.

Hitzarmena sinatu dute Gonzalo Cardenal Merello Partners Global Fundingeko Zuzendaritza Nagusiko albokoak eta Pío Aguirre Elkargi SGRko zuzendari nagusiak. Biak pozik agertu dira Partners Global Funding aholkularitza-enpresaren posizioa eta Elkargik eskaintzen duen finantza-bermearen indarra batzeak edozein enpresa-proiekturentzat dakarren onura ugaritzaileagatik. Helburua da finantzaketa publikoaren aukerak jakinarazi eta identifikatzea, enpresentzako laguntza eta pizgarrien inguruko doako diagnostikoa egiteko.

Lankidetza-hitzarmen honen bidez, Partners Global Fundingek bere profesional-talde osoa Elkargiren zerbitzura jartzen du. Horren emaitza izango da enpresak has ditzakeen ikerketa eta garapeneko proiektuetarako eta lehiakortasun eta nazioartekotzeko proiektuetarako pizgarri publikoen jarraipena eta horien inguruko aholkularitza eskaintzea.

Aholkularitza-lana egiten da bi alderditatik. Alde batetik, egiten diren kontsultak analizatzen dira. Bestetik, aurrea hartzen da hautabidezko estrategiak aurreikusi eta iradokitzeko eta ekimen publikoek enpresaren bizitza ekonomikoan denboran dituzten eragina eta ondorioak proiektatzeko.

Azken batean, Partners Global Funding Elkargiren eta bere kide guztien esanetara jartzen da proiektu eta/edo inbertsio bakoitza optimizatzeko eta kasuak kasu laguntza-programa aproposenera egokitzeko; eta konpromisoa hartzen du pizgarri publikoen esparruan aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeko eta ondoren horiek kudeatzeko.