ELKARGIk eta ASPEGIk ahaleginak batu dituzte beren elkartekideei ekonomia eta finantza arloan irtenbide gehiago emateko

PÍO AGUIRRE, NEREA IBÁÑEZ

ELKARGIk eta ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, elkartekideen enpresei ekonomia eta finantza arloan irtenbideak emateko. Helburua da emakumea lanbide- eta enpresa-munduan sartzea sustatzen eta errazten duten ekimenak eta jarduerak bultzatzea.

Nerea Ibáñez Garcia presidenteak, ASPEGIren ordezkari gisa, eta Pio Aguirre ELKARGIko zuzendari nagusiak sinatu du hitzarmena. Biak pozik agertu dira horrelako proiektuetarako honako alderdi hauek batzeak dakarren onura ugaltzaileagatik: batetik, haren finantza-egitura bermatzeko ELKARGIk duen balioa eta, bestetik, ekonomia, gizarte eta lan arloan emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna lortzen laguntzeko interesa.

Hitzarmen hau sinatzearekin batera, Nerea Ibáñez ASPEGIko presidenteak aintzatetsi egiten du “abalak duen garrantzia, bere elkartekideen enpresen finantzaketarako sarbidea erraztu eta hobetzen duen elementu gisa, baita haren bidez eskuratu ahal izango dituzten finantza-produktuei esker ere”.

Jarduera nagusiaren barruan, ELKARGIk aholkularitza ematen die ASPEGIn sartutako enpresa eta enpresaburu guztiei, abalatu beharreko maileguen xede egokia ziurtatzeko.

Pío Aguirrek azpimarratu duenez: “Finantzaketak ez du eragozpen izan behar emakumeek euren enpresa-proiektuak garatu ahal izateko, hala nola dendekin, mikroenpresekin, industriarekin edo ekintzailetzarekin lotutakoak. Hitzarmen honen bitartez, ELKARGIk emakumearenganako diskriminazio positiboarekin konpromisoa hartzen du, maileguak eskuratzeko erraztasunak emanez”.