ELKARGIk eta ASLEk bat egin dute haien enpresa elkartuei ekonomiaren eta finantzen arloko soluzio gehiago eskaintzeko.

PÍO AGUIRRE, JOSÉ HERNÁNDEZ

ELKARGIk eta ASLEk, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Sozietateak eta Partaidetzako Enpresak biltzen dituen enpresa elkarteak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute haien enpresa elkartuei ekonomiaren eta finantzen arloko soluzioak eskaintzeko. Batez ere sustatu nahi dira ondorengotza-proiektuak, belaunaldi-ordezkapeneko proiektuak eta enpresetan lan egiten duten pertsonek partaidetza har dezaketen proiektuak.

José Hernández Duñabeitia ASLEko zuzendari gerenteak eta Pío Aguirre ELKARGIko zuzendari nagusiak sinatu dute hitzarmena. Biak oso pozik agertu dira bat egite hori oso-oso onuragarria izango baita mota horretako proiektuetarako; bat egingo baitute, batetik, Estatuan gizarte-ekonomiako espezializazio eta norabide espezifikoa duen elkarrekiko berme-sozietate bakarrak eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-sozietateen eta partaidetzako enpresen garapena sustatzea, babestea, finkatzea eta laguntzea sustatzen duen enpresa-elkarteak. Izatez, enpresa-segmentu horrek tradizio eta garrantzi handia du Euskal Autonomia Erkidegoan, sektore horrek enpleguan duen pisuagatik ez ezik, sortzen duen aberastasunagatik ere bai.

ASLE, ELKARGIren bazkide babeslea da eta ELKARGIren Administrazio Kontseiluko kide da Oinarrirekin bat egin ondoren. 20 urtetik gora daramatza ELKARGI modu aktiboan sustatzen eta ELKARGIrekin elkarlanean. Hitzarmen honen bidez, abalaren garrantzia hedatuko du enpresa elkartuen artean, enpresen finantzaketa errazten duen eta eskuragarritasuna hobetzen duen elementua den aldetik, eta haren bidez lor daitezkeen finantza-produktuak ere hedatuko ditu.

Jarduera nagusiaren barruan, ELKARGIk finantza-aholkularitza eskaintzen die, dohainik, ASLEko kide diren enpresa guztiei —hala eskatzen badute—, abala eman beharreko eragiketek amaiera ona izateko. Gaur egun, eta sortutako eragiketen ondorioz, 13 milioi euroko zor bizia du.

Pío Aguirrek nabarmendu duenez, “gure filosofia da ohiko abaletara ez mugatzea eta elkarrekiko berme-sozietatearen ahalmen osoa baliatzea —enpresen finantza-aliatu den aldetik eskaintza zabala baitu—.Askotan, finantzaketarik ez izateak zailago egiten du enpresek baliabideak eskuratzeko mekanismo horiek ezagutzea. Hori dela eta, garrantzi handikoa da lankidetza-ildoak sortzea Gizarte Ekonomiaren eta ELKARGI, SGR gisako finantza-eragileekin”.

Bestalde, José Hernándezek bat egiteak duen garrantzia nabarmendu zuen, bakarrik garapen-zailtasunak izango lituzketen enpresei estaldura emateko aukera ematen duen aldetik. ASLEk enpresa-proiektuen finantzaketa babestearekin duen konpromisoa argi eta garbi islatu zen ELKARGIren kapital sozialean egindako 581.298 €-ko ekarpenean, eta LANPAR Arrisku Kapitaleko Funtsean egindako 500.000€-ko ekarpenean.