ELKARGIk eta ANELek ahaleginak batu dituzte Nafarroako gizarte-ekonomiako enpresei laguntzeko

PÍO AGUIRRE, IGNACIO UGALDE

Elkargik eta Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak – ANELek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Foru Komunitatearen lurraldean esparru ekonomiko-finantzarioan konponbideak emateko laneko kooperatiba eta sozietateei, Ekintzaileen Kooperatibatik sortzen direnei batik bat.

Itun honen indarrez, helburua da bereziki bultzatzea laneko kooperatibak eta sozietateak aholkularitza finantzarioaren eta lankidetzaren bidez, belaunaldi-txandakatzea, ondorengotza eta enpresa-ehunaren indartzea dakartzaten enpresak eraldatzeko proiektuen sustapenean.

Era berean, Elkargi —gizarte-ekonomiaren esparruan espezializatutako elkar bermatzeko sozietate bakarra— saiatuko da ANELen bazkide diren enpresei bankuko finantzaketa-iturrietarako eta iturri osagarrietarako sarbidea errazten, eta enpresentzako konponbide finantzarioetan (aktiboen salmenta, makineriaren leasing-a, factoring-a…) bitarteko izango da.

ANELeko presidente Ignacio Ugalde Barberíak eta Elkargiko zuzendari nagusi Pío Aguirre Álvarezek sinatu dute hitzarmena, eta azken horrek adierazi du: “EBSen ahalmenak duen garrantzia gizarte-ekonomiako enpresen aliatu finantzario gisa, horiei finantzaketa eskuratzeko mekanismoen bidez laguntzen baitie. Eta, horretarako, ezinbestekoa da agente finantzarioen eta gizarte-ekonomiaren arteko lankidetza-ildoak sortzea”.

Bestalde, ANELeko presidente Ignacio Ugalde Barberíak adierazi du ahaleginen batze horrek lagundu egiten duela “Nafarroako enpresa-ehuna indartzen, sustatu egiten baititu laneko sozietate eta kooperatiba indartsuagoak, eta hazteko, nazioartekotzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko ahalmen handiagokoak”.

Gainera, Ugaldek nabarmendu du enpresak laneko kooperatiba edo sozietate bihurtzeko berariazko aholkularitzaren eta finantzaketaren garrantzia haien jarraitutasuna edo belaunaldi-txandakatzea bermatzeko. “Prozesu horiek, laguntza espezializatuaren bidez, bai epe laburrera, bai luzera arrakasta lortzeko askoz ere aukera gehiago dituzte. Helburua da lortzea, bideragarriak izan daitezkeen enpresak ez desagertzeaz gainera, sendoagoak eta erronka berriak bere gain hartzeko ahalmen handiagokoak izatea”.