Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa
¿Zer da PEDFa?
Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa, PEDF, sona handiko hiru erakundeen arteko aliantza estrategikoaren ondorioa da: ELKARGI, E.G.E.,
Deusto business School eta ESADE Business School. Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa, trebakuntza finantzario
sendoa emateko helburuarekin egituratuta egotearekin batera, enpresaren
ikuspegi zabalago bat edukitzera ere bideratuta dago, erakundearen
finantza-estrategia lideratzeko asmoz.
Araudi berria eta egungo ezagutza eskakizunen testuinguruan, egungo eta
etorkizuneko kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren aldagaietan sakontzeko
helburu zuzena du; honetarako ia erabateko trataera praktikoa edukiko
du, ikuspegi teoriko aurreratuenen osagarritasunarekin batera, hauek
guztien, arestian aipatu ikuspegi orokorra emango diotelarik. Programa
honek, izena ematen duten profesionalei beharrekoak dituzten tresna eta
ezagutzak eskainiko dizkie, gorazko ibilbide profesionala garatzeko
funtsezkoak izango zaizkienak, hain justu.
Jardunaldi Informatiboak, 2011ko urria-azaroa
Programa Exekutibo hau lehen eskutik ezagutu nahi baduzu, ondoko egutegiari jarraiki egingo diren Jarduanldi Informatiboetan egin dezakezu:
- GASTEIZ - Urriak 18 - Gran Hotel Lakua.
- DONOSTIA - Urriak 19 - Deusto Campusa (Aranzadi eraikina).
- EIBAR - Urriak 20 - Armería Eskola.
- LOGROÑO - Urriak 26 - AC La Rioja Hotela.
- IRUÑA - Urriak 27 - Tres Reyes Hotela.
- BILBAO - Azaroak 2 - DBS Eraikina.
- DURANGO - Azaroak 3 - LESA Landako Erakustazoka.
Informazio gehiago jaso nahiko bazenu, jar zaitezke gurekin harremanetan.
 |
|
PEDFko 2. promozioko partaidea, 2010eko bukaeran egin zen amaiera ekitaldian.
|