ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkartea

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:

ORRIAREN EDUKIA:

Finantza Zuzendaritza Programa Exekutiboa

4. Promoziorako izen ematea irekita

Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa, PEDF, sona handiko hiru erakundeen arteko aliantza estrategikoaren ondorioa da: ELKARGI, E.G.E., Deusto business School eta ESADE Business School. Hauek guztiek, enpresa errealitate gertukoenaren adierazle dira, enpresen aholkulari ekonomiko-finantzario bezala edota hauen eta finantza-sistemaren arteko bitartekari gisa.

Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa, trebakuntza finantzario sendoa emateko helburuarekin egituratuta egotearekin batera, enpresaren ikuspegi zabalago bat edukitzera ere bideratuta dago, erakundearen finantza-estrategia lideratzeko asmoz.

Araudi berria eta egungo ezagutza eskakizunen testuinguruan, egungo eta etorkizuneko kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren aldagaietan sakontzeko helburu zuzena du; honetarako ia erabateko trataera praktikoa edukiko du, ikuspegi teoriko aurreratuenen osagarritasunarekin batera, hauek guztien, arestian aipatu ikuspegi orokorra emango diotelarik.  Programa honek, izena ematen duten profesionalei beharrekoak dituzten tresna eta ezagutzak eskainiko dizkie, gorazko ibilbide profesionala garatzeko funtsezkoak izango zaizkienak, hain justu.

PEDFren Amaiera Ekitaldi Akademikoa

Iragan azaroaren 25ean, ostirala, Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboaren III. Promozioko amaiera ekitaldia burutu zen, Deustoko Unibertsitateak (ESTE) Donostiako Campusean duen Gradu Aretoan. Bertan, EROSKIko Presidentea den Agustín Markaidek "El Papel de la empresa en una sociedad en crisis" titulua daraman itxiera hitzaldia eskaini zuen.

Graduados PEDF

  PEDFko III. Promozioko partaideak, 2011 urtea, itxiera ekitaldi akademikoan 2011ko azaroaren 25ean.

4. Promoziorako izen ematea irekita

Orain egun batzuk, PEDF Programaren 4. Promozioan parte hartzeko izen emate epea ireki da. Donostiako Campusean eskainiko den Programa honi buruzko informazio gehiago nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan.


EDUKI LAGUNGARRIA:

Loturiko dokumentuak

Ikastaroren baten izena eman nahi al duzu?

Deitu zenbaki honetara

943 30 91 92

edo bete ezazu
kontakturako formularioa.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: