Enpresetako kudeaketa ekonomiko-finantzarioan gero eta gai garrantzitsuagoa den Diruzaintzari buruz bere ezagutzak zabaldu eta berritu nahi dituzten zuzendari eta arduradunei zuzendua dago. Beste gai batzuen artean, hauek aztertuko dira: zirkulatzailearen kudeaketa egoki baterako elementu erabakigarriak, bezeroarekin salmenta-baldintzak nola kudeatu, hornitzaileei ordainketa-kudeaketa nola bihurtu errentagarri, kobratze eta itzulketen administrazio-prozedurak nola automatizatu, diruzaintzaren kudeaketa-prozesuetan banku-elektronikoa nola erabili, banku-kontabilizazio eta kontziliazio-prozesuak nola automatizatu, diruzaintzaren kudeaketarako zein software izan daitekeen egokiena, edo hori enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren sisteman nola txerta daitekeen.