Elkargiren Abalaren abantailak
Banku-abalek eskaintzen dituzten zerbitzu berberekin, gordailuak dirutan egiteak dakarren baliabideen mugikortasun eza ekiditen dute. Enpresak finantza-entitateekin dituen lerroak askatzeko eta arriskuak dibertsifikatzeko aukera ematen du.
Abal-digitalen zerbitzuarekin, kontratazio elektronikorako behar dituzun abalak izango dituzu, berehalakoan, posta elektroniko bidez, era azkar eta erosoan.
Sinadura digitala duten abalak
ELKARGI, E.G.E.ren sinadura digitala daramaten abalen zerbitzuarekin, enpresak, Administrazio Publikoak duen Kontratazio Elektronikorako sistemara iritsi ahal izateko behar dituen abalak eskuratu ditzake. Modu azkar eta errazean, posta elektronikoaren bitartez.
Paperezko abalaren dokumentu tradizionala, posta elektronikoaren bidez bidali daitekeen eta modu digitalean eginiko sinadura daraman fitxategi batek ordezkatzen du; eskainitako zerbitzua hobetzen da, produktu arina, azkarra eta batez ere ekonomikoa bihurtzen delarik.
Informazio gehiago nahi baduzu, formulario hau bete.