Finantziazioaren baldintzak
Finantza-entitateekin itundutako finantziazioak inbertsioak finantzatzeko maileguak baldintza hoberenetan lortzeko aukera eskaintzen du, bai interes-tipoei dagokionean, bai eta epe eta komisioei dagokienean ere.
- 1.500.000 € arte
- Merkatuko baldintzarik onenak
- Irekiera-komisioa % 0,50
- 15 urte arte
- Aurrez ezerezteak ez du gasturik
Elkargiren Abalaren abantailak
ELKARGI, E.G.E.ren abalak finantziaziorako baldintzak hobetzeko aukera ematen dio enpresari banku edo aurrezki-kutxaz aldatzeko beharrik izan gabe.
Halaber, mailegu-lerroak zabaltzeko aukera eskaintzen dio enpresari, bere banku-mugak kontsumitu gabe, eta gainera, bereak diren gainontzeko banku-baldintzak negoziatzerakoan bere aldeko egoera sortzen da, bere finantza-arriskua ELKARGI, E.G.E.ra pasatzen baitu.
Gainera, abalarekin, enpresak hipoteka sortzeko gastuak aurrezten ditu hipoteka-bermearekin formalizatzen diren operazioetan.