Produktu eta zerbitzuak
ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkartea, enpresek enpresentzat sortutako finantza-erakundea da eta zure inbertsioen finantziazioa lehentasunezko baldintzetan eskuratzeko aukera eskaintzen dizu: merkatuko baldintzarik onenak eta 15 urte arte. Gainera, hirugarrenen aurrean betebeharrak bermatzeko abalak eskaintzen ditu, baldintza hoberenetan: urteko %0,6 behin-betiko fidantzentzat, eta % 0,1, ordainketa bakarrean, behin-behinekoentzat. Horri finantza-trebakuntza eta -aholkularitza arloetan dugun eskaintza integrala gehitu behar zaio.