Berrikuntza-funtsa

Pdf icon

HELBURUA:

  • Epe luzerako funtsa berrikuntza-proiektuak finantzatzeko, Elkargik % 100ean abalatutako maileguak emanda.

ONURADUNAK:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko edo Estatuko gainerako lurraldeko enpresa txiki eta ertainak (ETEak), jarduera berritzaile bat egiten dutenak eta finantzaketa erabiliko dutenak honako hauek ekoizteko edo egiteko: produktu berriak edo nabarmen hobetuak eta prozesu edo zerbitzu berritzaileak, akats teknologikoa edo industriala izateko arriskua dutenak.
  • Proiektuarekiko oniritzia duten enpresak honako hauen aldetik: Beaz (Bizkaia) eta SPRI (lurraldearen gainerakoa).

FINANTZAKETAREN HELBURUA:

  • Ibilgetu materiala (lurrak eta eraikuntzak izan ezik), ibilgetu immateriala eta aktibo zirkulatzailea.
  • Proiektuak garatzen dituzten pertsonei dagozkien langile-gastuak.

MAILEGUAREN BALDINTZAK:

Finantzatzailea: Berrikuntza-funtsa

Zenbatekoa: 150.000 € eta 600.000 € artean

Interes-tasa: %2,1 finkoa (%1,2 + Elkargi abalaren % 0,90eko komisioa)

Epea: 5 urte

Gabealdia: 1 urte

Kuotak: hilerokoak edo hiru hilean beingoak

Amortizazio-hautabideak:

  • Gabealdia lehen urtean eta urteko % 25 lineala
  • Gabealdia lehen urtean, % 10 bigarren urtean eta urteko % 30 lineala gainerakoetan

% 30erainoko azken kuotarako (bullet) aukera

 

ABALAREN BALDINTZAK:

Formalizazio-komisioa: %0

Partaidetza sozialak harpidetu eta ordaintzea: Abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4. Haren kitapen erregularra egiteko unean itzultzeko

Ez da inolako komisiorik aplikatuko kitapenaren edo amortizazio aurreratuaren ondorioz, ezta gastu gehigarririk ere

INFORMAZIO GEHIAGO

FOLLETOA