Eusko Jaurlaritzaren ETE eta autonomoei finantza laguntza Programa 2018

XEDEA:

Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako likidezia-beharrei erantzuteko eta kapital zirkulatzailea finantzatzeko.

ONURADUNAK:

1 - Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten edo bertan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETE), hau da, baldintza hauek betetzen dituztenak

  • Jarduera ekonomikoren bat egitea.
  • 250 langile baino gutxiago izatea
  • Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
  • Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek batera.
2 - Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten edo bertan kokatuta dauden banakako enpresaburu eta profesional autonomoak, hau da, hurrengo baldintza hauek betetzen dituztenak:
  • Norberaren konturako langileen edo autonomoen araubide berezian alta emanda egon behar dute Gizarte Segurantzan.
  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako jarduera ekonomiko edo profesionaletatiko etekinak lortu behar dituzte.

FINANTZATZEKO MODUKO EGOERAK

Finantzatzeko modukoak izateko, xede hau izan behar dute: kapital zirkulatzailea finantzatzeko beharrak eta likidezia-beharrak estaltzea. Eskatzaileak eskuragarri duen finantzaketaren hazkunde garbia ekarri beharko du finantzaketak, eta, beraz, ezin izango da erabili bizirik dauden mailegu edo kredituak amortizatzeko.

ELKARGIk bermearen helburu den finantza-eragiketaren zenbatekoa eta epea zehaztuko ditu, ahal den neurrian eskatzaileek galdegiten dituztenetara egokituta.

ABAL-ERAGIKETEN EZAUGARRIAK

- Baliabidea: mailegu amortizagarria

- Zenbatekoa:

  • ETEak: 50.000€ eta 650.000€ artean
  • Autonomoak: 5.000€ eta 100.000€ artean

- Gehieneko interes-tasak: Euriborra sei hilabetera, gehi gehieneko diferentziala, maileguaren epearen arabera.

  • 3 urtetan: Euriborra + %1
  • 5 eta 7 urtetan: Euriborra + %1,25

Maileguetan, printzipala amortizatzeko aukerako urtebeteko gabealdia kontuan hartu ahal izango da.

KOMISIOAK

ELKARGI

  • Azterketaren komisioa: %0,1
  • Formalizazioaren komisioa: %0,2
  • Urteko komisioa: %0,75  -  %0,90* (Innovfin Prog. Europarreko epagiketak)
  • partadaitzeak: abalatutako zenbatekoaren %4
KREDITU ENTITATEA
  • Irekiera: %0
  • Amortizazioa aurreratu/kitapena: %0

 

 

 

  • 103/2018 DEKRETUA, uztailaren 10ekoa, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2018ko programa garatzen duena.
  •