ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkartea

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:

ORRIAREN EDUKIA:

Pribatutasun-politika

Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, www.elkargi.es web-orriaren bidez emango dizkiguzun datuak konfidentzialki erabiliko direla eta ELKARGI, EGEren jabegoko fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazten dizugu; ELKARGI, EGEren helbidea Mikeletegi pasealekua 50, 20009, Donostia, Gipuzkoa, da eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agenciaprotecciondatos.org) behar bezala du izena emana.

Zure datu pertsonalak, datu pertsonalak jasotzeko formulario elektronikoa aurkitzen den orrietan azaldutako helburuekin erabiliko dira. Halaber, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin loturik zure intereserako izan daitekeen informazioa bidaltzeko gorde ahal izango dira (bide arruntez edo elektronikoz), kontrakoa esaten diguzun arte.

Halaber, DBLOari jarraiki, zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizugu; horretarako gutun ziurtatua edo jaso dela egiaztatuko duen baliokidea bidali behar duzu, NANaren fotokopia barne, ondorengo helbidera: Mikeletegi pasealekua 50, P.K. 20009, Donostia, Gipuzkoa.

Erregistro elektronikoa gauzatzeko edozein formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke ELKARGI, EGEk ezin izatea zure eskaera artatu.

ELKARGI, EGEk ez ditu bere Bezero/Erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak saldu, utzi, alokatu edo hirugarren pertsona baten eskutan jartzen.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, jakinarazten dizugu ELKARGI, EGEk bere sistemetan cookie-ak dituela jarrita. Cookie-ak nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira. Gure web-orrian nabigatzerakoan, gure zerbitzariak cookie-a antzeman dezake eta zure azken bisitari buruzko informazioa eman diezaguke. Nabigatzaile gehienek cookie-ak erabiltzea automatikoki onartzen dute, baina nabigatzailea ordenagailuaren pantailaren bidez cookie-ak jasotzen ari zarela abisatzeko konfigura dezakezu, zure disko gogorrerako sarrera eragotziz.

Erabiltzaileak bermatzen du ELKARGI, EGEri eskainitako Datu Pertsonalak egiazkoak direla eta berak du horietan izan litekeen edozein aldaketaren berri emateko ardura. Erabiltzailea izango da ELKARGI, EGEri edo edonolako hirugarren bati formularioan datu faltsu, zehaztugabe, guztiz bete edo berritu gabekoak betetzeagatik sorrarazitako zuzeneko zein zeharkako edozein kalteren arduradun bakarra. Erabiltzaileak ezin gehituko ditu hirugarren baten datu pertsonalak, baldin eta honek bere oniritzia pribatutasun-politika hau ezagututa eman ez badu; datuak gehitze horren erantzule bakarra erabiltzailea izango da.

ELKARGI, EGEk eskainitako zenbait zerbitzuk datu pertsonalak babesteko aurreikuspen zehatzak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete; hortaz, kasu bakoitzean aipatutako baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza bereziek arautzen ez dituzten kasu guztietan, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira. 18 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazten diegu, ELKARGI, EGEren webgunean datu pertsonalak emateko, beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela.

ELKARGI, EGEk beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko erabilerarik zein sarrerarik gerta ez dadin, une oro teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuz. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz menderaezinak.

ELKARGI, EGEk bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo enpresaren praktikan aldaketa egon delako, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. ELKARGI, EGEk aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta Erabiltzaileak bertan izango du ELKARGI, EGEren egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, webgunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da.

Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, Erabiltzaileak onartu egiten du bere datu pertsonalak, aipatutako jardueretarako, ELKARGI, EGEren fitxategi automatizatuan gordetzeko baimena ematen duela.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: