Pribatutasun-politika

1- Pribatutasun-politika

ELKARGI EGE sozietatea konprometituta dago online (webgune honetan eta, hala badagokio, haren edozein azpidomeinutan, micrositetan eta/edo mugikorretarako aplikaziotan) zein offline ematen dizkiguzun eta lantzen ditugun datu pertsonalen pribatutasunaren babesarekin eta erabilera zuzenarekin.

Arren, zure datu pertsonalak eman aurretik, irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertzen duzula eta harekin ados zaudela. Ados ez bazaude, ez erabili webgune hau eta haren zerbitzuak, eta ez eman zure datuak. Webgune honetan sartzen bazara, bertako edozein zerbitzu erabiltzen baduzu edota zure datuak ematen badizkiguzu (online zein offline), zure datuak ondoren adieraziko ditugun helburuekin lantzeko baimena ematen diguzula (baimen hori beharrezkoa denean) ulertuko dugu.

2- Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ELKARGI EGE eta ELKARGI CONSULTORES SLU

Posta-helbidea: Mikeletegi pasealekua, 50. 20009 Donostia-San Sebastián.

Helbide elektronikoa: elkargi@elkargi.es

Webgune honetako Lege Oharrean adierazten denez, pribatutasun-politika hau ELKARGI CONSULTORES SLU sozietateari ere aplikatzen zaio, eta, beraz, entitate hori ere tratamenduaren arduraduna izan daiteke, aurrekoaren posta-helbide eta helbide elektroniko berarekin.

3- Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesdunarengandik: bezeroa eta/edo bazkidea bazara (abal baten onuraduna, higiezin baten erosle edo errentaria edota gure aholkularitza-zerbitzuen edo prestakuntza-zerbitzuen bezeroa, adibidez), zuk eman dizkiguzu datuak (offline edo online) gure zerbitzuak eskatzean, era horretan zurekin kontratu-harremana ezarri ahal izateko.

Datuak webgune honen edo bere edozein azpidomeinuren, micrositeren eta/edo mugikorretarako aplikazioren bitartez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu webgunean sartzen zarenean, erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean, formulario bat datu pertsonalekin betetzen duzunean, gure zerbitzuetan hirugarrenen (hala nola Facebook, Twitter edo Googleren) bitartez saio bat hasieratzen duzunean edota gurekin zuzenean posta elektroniko bidez harremanetan jartzen zarenean.

Erabilera horiek, saioak eta lotutako informazioa tratatu eta erregistra ditzakegu, era independentean edo hirugarrenen zerbitzuak baliatuz, baita “cookieak” eta beste jarraipen-teknologia batzuk erabiliz ere.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gaituta zaudela eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala eta kontratu-murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen ez duela bermatzen duzu, eta konpromisoa hartzen duzu beste erabiltzaile batzuen lekua ez hartzeko eta webgunearen zerbitzu eta/edo edukietan haien erregistro-datuak ez erabiltzeko.

Zure datuak zuzen eta eguneratuta edukitzeko erantzukizuna duzu; osterantzean, ELKARGI EGEk eta/edo ELKARGI CONSULTORES SLUk ez dute inolako erantzukizunik izango.

Hirugarren batengandik: interesdunaren datuak interesdunak berak eman ordez hirugarren batek ematen badizkigu (gurekin finantzaketa errazteko Hornidura Teknikoen Funtserako ekarpenak berriz abalatu eta/edo egiteko lankidetzako akordioak edo hitzarmenak egiten dituzten entitate publiko edo pribatu preskriptore edo laguntzaileek, adibidez), tratatuko ditugun datuak honako mota hauetakoak izan daitezke: identifikazio-datuak, ezaugarri pertsonalak, inguruabar sozial, akademiko eta profesionalak, datu ekonomikoak, finantza-datuak eta aseguru-datuak, ondasun eta zerbitzuen transakzioak, enpleguaren xehetasunak eta interesdunaren osasunari buruzko datu bereziki babestuak.

Interesdunaren datuak interesdunak berak eman ordez hirugarren batek ematen badizkigu, hirugarren horrek bermatuko du espresuki interesdunaren baimena duela ekarpen hori egiteko, eta erantzukizun oroz salbuetsiko gaitu interesdunak erreklamazioren bat egiten badu. Erantzukizun hori, nolanahi ere, datuak interesdunaren izenean edo intereserako eman dizkigunak baino ez du bere gain hartuko.

Horrez gain, ahalmena ematen zaio ELKARGI EGEri hirugarrenei (jabetza-erregistroei, administrazio publikoei, finantza-entitateei, kreditu- eta kaudimen-txostenen enpresei eta abar) aurreko helburuetarako beharrezkoa den informazioa osatzeko beharrezkoak izan daitezkeen datu ekonomiko eta ondare-datu gehigarriak eskatzeko.

4- Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Emandako datuak hainbat helbururekin erabil ditzakegu.

Bazkideen eta/edo abal-eragiketen eskatzaile eta/edo onuradunen datuak (online zein offline) eta abal-emaileen eta haien bermatzaile pertsonal edo errealen datuak honako helburu hauekin erabil ditzakegu:

- pertsona horiekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko;

- eskatutako eragiketa aztertzeko, kaudimena egiaztatzeko (zordunen, abal-emaileen eta berme errealak eskaintzen dituzten hirugarrenen diru-sarrerak, ondarea eta zorpetzea), eta eragiketak, egindako zerbitzuak eta haien ondoriozko kontratu-harremana kudeatu, jarraitu eta fakturatzeko.

Aholkularitza eta prestakuntzako jardueraren bezeroen datuak (online zein offline) honako helburu hauekin erabil ditzakegu:

- haiekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko.

- eragiketak, egindako zerbitzuak eta haien ondoriozko kontratu-harremana kudeatu, jarraitu eta fakturatzeko.

Bi kasuetan, honako helburu hauekin ere erabiliko ditugu:

- iritzi-inkestak eta/edo gogobetetze-inkestak egiteko eta ELKARGI EGEren zein ELKARGI CONSULTORES SLUren jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa igortzeko (publizitate-komunikazioak eta/edo merkataritza-komunikazioak barne, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako).

Gure prestakuntza-jardueren txostengileen datuak antolatzen ditugun prestakuntza-jardueretan haien lanbide-curriculumaren eta irudiaren berri emateko erabil ditzakegu, eta datu horiek gure webgunean eta lotutako prestakuntza-ekintzei buruzko papereko dokumentazioan argitara ditzakegu.

Jakinarazten dugu antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueretan argazkiak eta/edo bideoak egin ditzakegula eta gure webguneetan, sare sozialetan ditugun profiletan eta Youtuben argitara ditzakegula, ekitaldi edo jardueraren berri emateko, ekitaldi edo jarduera hori dokumentatzeko eta haren argazki/bideo bidezko memoriaren parte izateko.

5- Noiz arte gordetzen ditugu zure datuak?

Jasotzen ditugun datu pertsonalak, egungo bezero eta hornitzaileen edo potentzialen kasuan, kontratu-harremanak edo merkataritza-harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu, eta harreman hori amaitzean, lege-betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren urteetan eta/edo gure erantzukizun oro preskribatzeko aurreikusitako lege-epeetan, baita epe horiek amaitu ondoren ere, ezabatzeko eskaera egiten ez den bitartean.

Zure datuak profilak lantzeko gordeko dira, baina ez da erabaki automatizaturik hartuko profil horretan oinarrituta.

6- Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

A. KONTRATU-HARREMANA ETA/EDO BAIMENA

Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa zera da, lotzen gaituen kontratuaren ondoriozko harremana (egungo bazkidea edo bezeroa bazara), aldeen arteko kontratu aurreko edozein motatako eskaintza, eskaera edo harreman (bazkide edo bezero potentziala bazara), edota zure baimena (gure webgunearen erabiltzaile soila bazara eta webgunearen bitartez eskaera bat egin badiguzu). Baimen hori zalantzarako tokirik utzi gabe ematen diguzu zure datuak online edo offline ematen dizkiguzunean; izan ere, baimena ematen duzula adierazten duen ekintza garbitzat hartuko da ekarpen hori.

Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak baitira arestian adierazitako helburuetarako. Ematen ez badizkiguzu, ezin izango ditugu bete helburu horiek.

B. LEGE-BETEBEHARRA

Kapitalen Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legea betez, kapitalen zuritzearen prebentzioari buruzko araudia betetzeko tratatuko ditugu zure datuak.

Indarrean dagoen banku-araudia betez, eragiketaren bideragarritasuna baloratzeko eta onuradunen, abal-emaileen eta bermatzaileen kaudimena aztertzeko beharrezkoa den ratinga kalkulatzeko tratatuko ditugu zure datuak.

Era berean, azaroaren 22ko 44/2002 Legea (Finantza Sistema Erreformatzeko Neurriei buruzkoa), Espainiako Bankuaren maiatzaren 24ko 1/2013 Zirkularra (Arriskuen Informazio Zentralari buruzkoa) eta gainerako banku-araudia betez, emango dizkizugun abalen ondoriozko kreditu-arriskuei buruzko informazioa Arriskuen Informazio Zentralari emateko tratatuko ditugu zure datuak.

Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak baitira arestian adierazitako helburuetarako. Ematen ez badizkiguzu, ezin izango ditugu bete helburu horiek.

C. INTERES LEGITIMOA

Gurekin bazkide gisa edo gure edozein zerbitzuren bezero gisa duzun harreman egoki eta bidezkoa dela eta, interes legitimoa dugu zure datuak tratatzeko eta, era horretan, harreman horren eta haren kudeaketaren barruan:

ELKARGI Taldea osatzen duten entitateen (ELKARGI EGE eta ELKARGI CONSULTORES SLU gaur egun) jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidali ahal izateko (publizitate-komunikazioak eta/edo merkataritza-komunikazioak barne, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako).

zure datuak ELKARGI Taldea osatzen duten entitateei (ELKARGI EGE eta ELKARGI CONSULTORES SLU gaur egun) helarazteko, bezeroei diziplinarteko taldeen esku-hartzea behar duen zerbitzu integral espezializatua eman diezaieten eta/edo barneko administrazio- eta merkataritza-helburuei begira (bezeroen edo enplegatuen datu pertsonalen tratamendua barne).

Helburu horiek bateragarriak dira zure datuen bilketaren hasierako helburuarekin (zurekin dugun harremana eta komunikazioa kudeatzea eta lotzen gaituen loturari eustea). Dena dela, zure datuak gure interes legitimoaren ondoriozko helburu horietarako ematea borondatezkoa izango da, eta zure interesak, eskubideak eta askatasunak gure interes legitimoaren gainetik egongo dira beti. Hortaz, datuak ezabatzeko edo helburu horietarako tratatzen ez jarraitzeko eskatzen badiguzu (e-mail bat honako helbide honetara bidaliz: elkargi@elkargi.es), horixe egingo dugu, eta blokeatuta eduki ahal izango ditugu, erreklamazioak egin, gauzatu edo defendatu ahal izateko. Datuak helburu horietarako ezabatzeak ez du baldintzatzen zure datuak deskribatutako gainerako helburuekin tratatzeko aukera.

7- Zein hartzaileri helaraz diezazkiekegu zure datuak?

Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren entitate batzuei helarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzio legitimoei zuzenean lotutako helburuak betetzeko. Adibidez, honako hauei:

1. ELKARGI EGE eta ELKARGI CONSULTORES SLU entitateen arteko datu-komunikazioak, bezeroei diziplinarteko taldeen esku-hartzea behar duen zerbitzu integral espezializatua eman diezaieten eta/edo barneko administrazio- eta merkataritza-helburuei begira (bezeroen edo enplegatuen datu pertsonalen tratamendua barne).

2. Polizak eta eskriturak kontrolatzeko edo publiko egiteko notariotzei.

3. Birfidantzamendu-entitate publiko zein pribatuei, hala nola Compañía Española de Reafianzamiento konpainiari (CERSA), Eusko Jaurlaritzari eta Sociedad de Desarrollo de Navarra SLri (SODENA), eragiketen birfidantzamendurako.

4. Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentralari, gure bezeroekin eta haien fidatzaile eta bermatzaileekin hartutako arriskuak jakinarazteko.

5. Aukeratutako finantza-entitateari, eskatutako finantzaketan parte hartzeko aukera eta eskatzailearen kreditu-kalitatea baloratzeko, eta finantza-entitate horri edo beste batzuei, formalizazio- eta abal-komisioak eta abal-eragiketei lotutako ELKARGI EGEren partaidetza sozialen zenbatekoa kobratzeko, finantza-produktuen gaineko bahien eraketa jakinarazteko edota aholkularitza-eragiketetan finantzaketa eskatu, aztertu, izapidetu eta emateko (hala nola enpresen salerosketetan, egitura-aldaketetan eta abar).

6. Kapitalen Zuritzea eta Arau-hauste Monetarioak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzu Exekutiboari, zuritzeko helburua duten susmoa eragiten duten eragiketak jakinarazteko, behartutako subjektu garen heinean.

7. Kontraberme-polizaren ondoriozko edozein zenbateko osorik edo zati batean ez ordaintzeak, polizaren eraginkortasunik ezak edota polizan ezarritako ordainketa-epeak ez betetzeak eta/edo ordainketa atzeratzeak, arrazoia edozein izanik ere eta aldez aurretik eskatuta ere zorra aurreikusitako baldintzetan ordaindu gabe geratu ondoren, bidezko erreklamazio judiziala jartzea eragingo du alde batetik, eta ez ordaintzeari buruzko datuak diru-betebeharren betetzeari edo ez betetzeari buruzko fitxategietan jakinaraztea edo ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko datuak jakinaraztea bestetik.

8. Datuak jakinarazteko lege-betebeharra duten entitate edo organismoei: Espainiako Bankuari, zerga-administrazioari eta ELKARGI EGEk bere gain hartzen duen arriskua enpresa-jardueren eta enpresa-proiektuen abal bidezko finantzaketarekin partzialki estaltzeko sozietatearen Hornidura Teknikoen Funtserako ekarpenak egiten dituzten entitate publiko edo pribatuei.

9. Merkataritza Erregistroari eta/edo Jabetza Erregistroari eta/edo Ondasun Higiezinen Erregistroari, erregistro-inskripzioa behar duten bezeroentzako eragiketak egiten badira, eta izapide hori gurekin kontrata dezaketen gestoriei. Halaber, beste edozein erregistro publikori, ELKARGI EGEren alde eratutako kontrabermeen inskripzioa edo oharpena beharrezkoa edo komenigarria denean.

10. Gure arriskuak aseguratzen dituzten aseguru-konpainiei.

11. Inbertitzaile eta/edo erosle posibleei, enpresak transmititzeko eta/edo haietan partaidetza hartzeko merkataritza-eragiketetan.

12. Nazioarteko datu-transferentziak: jakinarazten dizugu gure jarduerarako zerbitzu osagarriak (ostatua, housinga, SaaS delakoa, urruneko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzailea, e-mailen bidalketa, e-mail marketinga eta abar) lortzeko Europako Ekonomia Eremutik kanpo dauden eta datu pertsonalak eskuragarri izan ditzaketen hornitzaileak erabiliz gero AEBen eta EBren arteko Privacy Shield akordioari atxikitako enpresak aukeratuko ditugula. Horrek esan nahi du datuen babesaren arloan Europakoen baliokideak izango diren baldintzak bete beharko dituztela. Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartzean, baimen espresua eta garbia ematen duzu datuak enpresa horiei helarazteko, jakinik horrek nazioarteko datu-transferentzia dakarrela (Europako Ekonomia Eremutik kanpoko herrialde batera), eta baimen garbia ematen duzu transferentzia hori egiteko.

8- Zein eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Eskuragarritasun-eskubidea: zer datu pertsonal ari garen tratatzen galde diezagukezu, baita datu horien kopia eskatu ere.

Zuzentzeko eskubidea: oker dauden datuak zuzentzeko edota osatu gabe daudenak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.

Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu haien bilketaren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, baimena kentzen duzunean, datuak zilegi ez den moduan tratatzen direnean edo lege-betebehar bat dagoenean.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Datuen eramangarritasun-eskubidea: zure datu pertsonalak ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean zuri edo adierazten diguzun hirugarren bati itzultzeko eska diezagukezu.

Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduari aurka egin diezaiokezu, betiere tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarrituta badago edo publizitate-helburuak baditu.

Eskubide horiek guztiak baliatzeko, gugana jo dezakezu idatzizko eta sinatutako eskaera baten bidez (zure NANaren kopia erantsita, nolanahi ere), pribatutasun-politika honen 2. atalean adierazitako posta-helbidean edo helbide elektronikoan. Zure datuak aldatzen badira, helbide berean jakinarazi beharko duzu. Jakinarazten ez baduzu, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.

Aurreko eskaeretako edozein jaso ondoren, 10 eguneko gehieneko epean erantzungo dizugu.

Erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta eskubideak baliatzeko formulario-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu (www.agpd.es).