Lege-oharra
1. Webgune honen jabearen nortasuna
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002ko Legea betez, www.elkargi.es webgunearen jabea honakoa dela jakinarazten dizugu:
- Izen soziala: ELKARGI, E.G.E.
- IFK zk.: V-20066411
- Helbidea: Mikeletegi pasealekua, 50 - 20009 Donostia.
- Telefonoa: 943 30 90 60
- Faxa: 943 30 91 90
- Posta elektronikoa: elkargi@elkargi.es
- Erregistro-datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emana, 400. liburukia, 154. orria, 6442. orrialdea, 1. inskripzioa.
2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak.
Web-orri honetan sartzeak "Erabiltzaile" bihurtzen zaitu eta sartzen zaren unean www.elkargi.es webgunean argitaratuta dauden baldintza orokorrak onartzen dituzu. Beraz, Erabiltzaileak erabilpen-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu webgune honetara sartzeko eta, hala balitz, webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean.
Zentzu horretan, "Erabiltzaile" gisa hartuko da http://www.elkargi.es/ webgunean sartzen den, bertan nabigatzen duen edo eskaintzen dituen doako edo kostubidezko zerbitzu edo jardueretan parte hartzen duen pertsona.
2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua.
Erabilpen-baldintza orokor hauek, www.elkargi.es webgunearen sarrera, nabigazioa eta erabilpena arautzen dute, bai eta bere edukiak (testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, software-a, argazkiak, musika, bideoak, datu-baseak, irudiak, espresioak, informazioak, etab.) erabiltzeak dakartzan ardurak ere; hala nola jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazio-mailako legeek eta nazioarteko hitzarmenek babesten duten beste edozein sorkuntzari dagozkionak.
ELKARGI, EGEk baldintza berezi batzuk ezarri ahalko ditu zenbait zerbitzu erabiltzeko edo kontratatzeko aplikatuko direnak; horien kasuan, baldintza orokor hauen aplikazioa osagarria izango da.
2.2. Sarbiderako baldintzak eta zerbitzuen erabilpena.
www.elkargi.es webgunerako sarrera, hasiera batean, librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzuk eta edukik aurretiazko kontratazioa eskatzen dute, eta kasu horietan, ELKARGI, EGEk horietarako sortu dituen baldintzak aplikatuko direlarik, kontratazioa egin aurretik jakinaraziko zaizkizu.
Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek beren gurasoen, tutoreen edo ordezkari legalen baimena izan beharko dute, eta azken hauek izango dira adin txikikoek egindakoen arduradun bakarrak.
Une oro, Erabiltzaileak webgune honen legezko erabilpena egin beharko du, baldintza orokor hauen, indarrean dagoen legediaren eta moral eta ordena publikoaren araberakoa, bai eta Interneten orokorrean onartutako jardueren araberakoa ere.
Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetako izen-emate formularioen bidez eman duen informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailea da arduradun bakarra emandako informazioan edozein aldaketa egon bada, berehala horren berri ELKARGI, EGEri emateko.
Erabiltzaileak ezin egingo du honelakorik: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartu webgune honetako sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuei sarbidea eragotzi baliabideen kontsumo masiboa eginez. webgune honetan dauden datuak hartu publizitate-helburuarekin; webgune honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, aldatu edo hirugarren batzuen esku jarri; jabego intelektuala, industria-sekretuak, kontratuzko konpromisoak, hirugarren batzuen ohorerako, irudirako eta intimitaterako eskubideak urratuko dituen ekintzak burutu; lehia desleiala eta bidegabeko publizitate-ekintzak burutu.
www.elkargi.es webguneko zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu beharko balu, erabiltzaileak egiazko eta legezko informazioa ematearen ardura izango du. Erregistroa egindakoan Erabiltzaileari pasahitza emango balitzaio, erabiltzailea zerbitzu horietara sartzeko pasahitzaren erabilpen arduratsua egiteaz eta isilpean gordetzeaz arduratuko litzateke. Hortaz, Erabiltzaileak ematen zaizkion edozein identifikadore edota pasahitzen zaintzaren eta konfidentzialtasunaren arduradun dira, eta bere erabilpena hirugarren batzuei, nola behin-behinekoz hala behin betikoz, ez uzteko konpromisoa hartzen dute, bai eta beste pertsonaren bati eskuratzen ez uztekoa ere. Erabiltzaileak pasahitzaren erabilpen ez arduratsua egiten badu edo galtzen badu eta, edonolako hirugarren ez legitimo batek zerbitzuak era bidegabean baliatzeko erabiltzen badu, Erabiltzailearen ardura izango da. Pasahitza inork lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiliko balu, Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio ELKARGI, EGEri pasahitza indargabetu dadin. ELKARGI, EGEk ez du baimendu gabeko hirugarren batzuek egindako ekintzen ardura hartuko Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena egiten ez duen bitartean.
3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak.
ELKARGI, EGE www.elkargi.es webguneko elementu guztien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztien jabea da, marka, merkataritza-izen edo ikur bereizlea barne. Bereziki eta ez mugatzaile gisa, webgune honetako diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta gainontzeko elementuak egilearen eskubideek babestuta daude.
www.elkargi.es webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, ELKARGI, EGEk dituen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak -guztiak edo zatika- Erabiltzaileari bere erabilpen pertsonalerako lagatzen, eskualdatzen edo horien gaineko lizentzia ematen dionik.
Beraz, Erabiltzaileak badaki www.elkargi.es webguneko edukien erreprodukzioa, kopia, banaketa, komertzializazioa, eraldaketa, berrerabilpena, komunikazio publikoa eta orokorrean, beste edozein esplotazio-mota, osoa edo partziala, ELKARGI, EGEren baimen berezi eta idatzizkorik gabe, bere jabetza intelektual edota industrialaren eskubideen arau-haustea dela.
Datu pertsonala ez den eta Internet bidez www.elkargi.es webgunera bidalitako informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.) ELKARGI, EGEren jabetza esklusiboa izatera pasako da; honek erabilpen-eskubide mugagabea izango du, horrekin bere aldeko konpentsaziorik sortu gabe, ez eta beste inoren aldekorik ere.
4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena
ELKARGI, EGEk ez du www.elkargi.es webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo ez-zuzenik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.
ELKARGI, EGEk jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen: (a) www.elkargi.es webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea; (c) www.elkargi.es webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) www.elkargi.es. webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonak eragindako kalte eta galerak.
Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.elkargi.es webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta web-orri honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
ELKARGI, EGEk mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, www.elkargi.es webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan ELKARGI, EGEk , aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere web-orrian.
www.elkargi.es webgunean egon daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; ELKARGI, EGEk ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
ELKARGI, EGEk ez du Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabilera bere gain hartzen. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen aipatu edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.
5. Iraupena eta aldaketa.
ELKARGI, EGEk sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak www.elkargi.es webgunean argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.elkargi.es webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, ELKARGI, EGEk web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.
6. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena.
ELKARGI, EGEren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Hala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, ELKARGI, EGEk eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri espresuki uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.