Albisteak

Milioi erdi euro baino gehiago startupak finantzatzeko, Donostia Sustapenaren eta Elkargiren arteko lankidetzari esker 

09/04/2024

  • Abalen Funtsaren programaren esparruan egindako 6 eragiketek ia 90.000 €-ko laguntza izan dute, batez beste.
  • Funtsaren bidez finantzatutako proiektuen % 50 emakumeek lideratuak dira. 

Donostia Sustapenaren bitartez Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziaren eta Elkargiren arteko lankidetzari esker abian jarritako Abalen Funtsaren programak sei eragiketa finantzatu ditu 2023an, batez beste 87.600 euroko laguntzarekin eragiketa bakoitzeko. Iazko batez besteko laguntzarekin alderatuta, kopuru horrek % 20,3ko igoera ekarri du. Finantzatutako proiektuek Osasun Sektorea, IKTak eta 4.0 industria izan dituzte jomuga. Gainera, 2023an, finantzatutako eragiketen erdiak (% 50) emakumeek lideratu dituzte.  

2016an abiatu zen bi erakundeen arteko lankidetzari esker, 30 eragiketa babestu dira eta finantzaketaren guztizko zenbatekoa 2.167.000 eurokoa izan da. Programaren bilakaera positiboa da eta urteko hazkundea ere ondo doa, bai proiektuen kantitatean bai kalitatean. Donostia Sustapenaren iritziz, gainera, horrek esan nahi du ekosistema ekintzailearen eragile estrategikoekin (adibidez, Elkargirekin) lankidetzan aritzeko erronka indartu behar dela, horrek proiektu ekintzaile berritzaileak bultzatzeko eta sendotzeko aukera ematen duelako. 

Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziaren ustez, datu horiek “Udaletxea, Donostia Sustapenaren bitartez, egiten ari den lana adierazten dute, ekintzailetza-proiektu bat, startup bat, egon ez dadin, gure hirian aberastasuna eta kalitatezko enplegua lortzeko behar den laguntzarik izan ez dezan. Izan ere”, azpimarratu du Oyarbidek,“azken hamar urteetan 12,5 milioi euroko ahalegina egin da horrelako programak bultzatzeko”. 

Bestalde, Rakel Martin Gipuzkoako Elkargiko zuzendariak nabarmendu duenez, “ekosistema ekintzailearekin dugun konpromiso etengabea areagotzen jarraitzen dugu. Lankidetza publiko-pribatua eta proiektuei buruzko ezagutza zehatza funtsezkoak dira gure laguntza benetako finantzaketa batekin areagotzen jarrai dezagun”. Ekosistema horrekin izandako lankidetza luzea azpimarratu du Martinek, eta ‘Elkargi espiritua’ren garrantzia azpimarratu du bai ekosistemaren beharrak ulertzeko bai irtenbide pertsonalizatuak bilatzeko.

 

Programak startupei babesa ematen die aurreneko garapen fasean (faserik zailenean), beren ekimenak abian jartzeko behar duten kapitala eskuratu behar dutenean, alegia; bestalde, geroko hazkunde fasean ere laguntzen die, merkatuan egoki finkatzeko aukera izan dezaten.  

Hazteko ahalmena duten proiektu ekintzaileak Donostia Sustapenak aukeratu eta Elkargira bideratzen ditu, dagokion balorazio profesionala egin ondoren Abalen Funtsera sar daitezen. 

Sozietate Publikoak ekintzailetzaren alde egiten duen erronkaren parte da programa; izan ere, 2015az geroztik 12,5 milioi euro inbertitu ditu mota horretako proiektuetan, azken bi urteetan urteko batez besteko inbertsioa bikoizteraino (2,5 milioi eurokoa izan zen 2023an). Donostia Sustapenak 300 proiektu berri aztertzen ditu urtean, eta horietatik % 20 proiektu berritzaileak dira: % 26 biozientzien eta osasunaren arloko proiektuak dira, % 49 4.0 industriaren zerbitzu aurreratuekin lotuta daude, eta gainerako % 25a energiarekin eta material berriekin lotutako proiektuak dira. 

2023. urteari dagokionez, finantzatutako 6 proiektuetatik 4 osasunaren eta biozientzien arlokoak dira, eta COTEC fundazioak otsailean argitaratu zuen Enplegu Teknologikoaren Maparen arabera, Donostian sektore honek hazkunde esponentziala izan du, 2016-2023ko epealdian afiliatuen kopurua zortziz biderkatzeraino (25 afiliatu izatetik 526 izatera igaroz). 

Lankidetza honi esker, Donostia ekintzailetza teknologikoko hiri bihurtzen laguntzen duten startupen garapena bultzatzen jarrai daiteke, Donostiako Jarduera Ekintzailearen Tasak erakusten duen bezala, tasa hori % 6,6koa baita, EAEko eta Estatuko batez bestekoaren gainetik (% 6). 

2023ko ekitaldian finantzatutako proiektuen deskribapena

VERIS BEHAVIOUR: Startup honek Errealitate Birtuala eta Neuromarketinga erabiltzen ditu, enpresei bezeroen lehentasunak eta beharrak ulertzen laguntzen dieten murgiltze proiektuak garatzeko.

SYSTEMILEC WEALTH: SABELEC proiektua. Presioko ultzerak prebenitzeko produktu bat garatzea du helburu, pazienteen egoera eta bizi kalitatea hobetzeko.

HEALTH PRO SL: Enpresa teknologiko hau profesional sanitarioen prestakuntzan espezializatuta dago; horretarako Errealitate Birtuala erabiltzen du.

ZOLA SISTEMAS SL: Errealitate Birtuala erabiltzen duten osasun arloko profesionalak. 

DIGIZEN: OKencasa proiektua. Laguntza behar duten adineko senideen zaintzaileak babesteko sistema. Zaindu egiten duten familien egoerari buruz informatzeko eta ohartarazteko aukera ematen du.

ENKI TECHNOLOGIES SL: ENKITEK proiektua. Lorategi bertikaletan hazkuntza-prozesuak automatizatzeko proiektua da. IA, robotika eta monitorizazio interfaze bat erabiliz prozesuak automatizatzea du xede.