ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkartea

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:

ORRIAREN EDUKIA:

Informazio korporatiboa

ELKARGI, E.G.E. enpresek enpresentzat sortutako finantza-erakundea da, enpresen finantza-egitura eta -baldintzak hobetzeko helburua duena bi arloren bidez:

  • Jarduera abal-emailea, enpresei irtenbide egokienak eskaintzen dizkiena, bai epe luzerako finantziazioak lortzeko, bai interes-tipoen, komisioen eta amortizazio-epeen lehentasunezko baldintzetan, bai eta hirugarrenen aurrean betebeharrak bermatzeko ere.
  • Finantza-aholkularitza eta -zerbitzuak, finantza-eremuko informazio, trebakuntza eta kudeaketa gabeziei aurre egiteko.
Jesús Alberdi eta Victoriano Susperregui

Victoriano Susperregui Lete
Lehendakaria

Jesús Alberdi Areizaga
Kontseilari Ordezkaria eta Zuzendari Nagusia 

Bazkide Partaideak enpresak dira, gehienak ertain eta txikiak, eta gaur egun, ELKARGI, E.G.E.k Euskadiko, Nafarroako, Errioxako, Zaragozako eta beste erkidego batzuetako 11.000 enpresa bazkide baino gehiago ditu, jarduera ekonomikoko sektore guztietakoak.

ELKARGI, E.G.E. 1980an sortu zen eta, ordudanik, etengabeko hazkunde iraunkorra izan du, eta garapen osasuntsua, kopuru esanguratsuenen garapenak adierazten duten bezala: 2010 urteko amaieran 11.494 enpresa bazkide; 358,2 milioi euro abaletan 2010ean formalizatuak; 4.251,8 milioi euro emandako abaletan (historikoa) 2010eko abendura arte, eta horietatik 1.311,6 oraindik indarrean daude; Bere baliabideetan 106,8 milioi ditu, 2,8 milioiko irabaziak, bai eta kaudimen, berankortasun eta kobraezinen-ratio ezin hobeak ere.


EDUKI LAGUNGARRIA:

Informazio interesgarria

Loturiko dokumentazioa

LOTURIKO DOKUMENTUEN ZERRENDA:

Laguntza behar al duzu?

Deitu zenbaki honetara

943 30 91 80

edo bete ezazu
kontakturako formularioa.


Argitalpen azala: Elkarbide 53

Elkarbide 53

maiatza 2011
Aurreko zenbakiak

ELKARGIk alternatibak eskatzen ditu, finantza fluxuak enpresa eta autonomoei iritsi dakizkien. 2010 urtean ELKARGIk 358,2 milioi eurotan abalak formalizatu zituen. ELKARGI - APDk familia enpresari buruzko jardunaldia antolatu dute.


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: