Gosari-solasaldia Guillermo de la Dehesarekin
Azaroaren 25a - Londres Hotela - Donostia
Lau urte betetzen dira orain, lehen aldiz, nazioarteko ospea duen Guillermo de la Dehesa aditu ekonomiko eta finantzarioa Elkargiren Gosari-Solasaldietara etorri zenetik, munduko panorama ekonomiko eta finantzarioari buruz hausnartzeko. Gogoratuko duzun bezala, orain dela urtebete ere Guillermo de la Dehesak Foro honetan parte hartu zuen, orduan adierazten hasi zen egoera aldaketa egiaztatuaz egin zuelarik, kolapso finantzarioaren arriskua iraganda zirudienean eta mendebaldeko ekonomia nagusienak atzeraldi ekonomikotik aterata ziruditenean.
Gauza da, urtebete beranduago, eboluzioa ez dela izan zirudien bezain positiboa. Une honetan ziurgabetasunak inoiz baino ageriagoak dira, garatutako lurraldeen hazkunde ekonomikorako aurreikuspenekiko zalantza ugari dagoelako, eta lurralde ezberdinen zor subiranoen arazoek, bereziki Grezian eman diren azken gertakariek, merkatuak aztoratu dituzten tentsio finantzario anitz sorrarazi dituztelako; honek guztiak, euroaren sendotasuna arriskuan ipini eta ekonomia errealean eragin zuzena eduki du, enpresengan zein partikularrengan.
Zein eszenatoki berriren aurrean gaude? Zeintzuk dira alternatibak? Zer aurki dezakegu epe motz edo ertainera? Honetaz guztiaz mintzatu da Guillermo de la Dehesa, beste kargu askoren artean, Londoneko Centre for Economic Policy Research-eko lehendakaria, Washingtoneko Group of Thirty (G30) taldeko kidea, Madrilgo Europako Banku Zentraleko Behatokiko lehendakaria eta Europako Parlamentuko Ekonomia eta Moneta Batzordeko moneta-aditua dena.