Enpresa bazkideak
ELKARGI, E.G.E. enpresek enpresentzat sortutako finantza-erakundea da, enpresen finantza-egitura eta -baldintzak hobetzeko helburua duena. 2011ko abenduaren 31an, 11.485 enpresek osatzen zuten ELKARGI, E.G.E. Horietatik guztietatik 34 bazkide babesleak dira eta gainontzeko 11.451 bazkide partaideak.
ELKARGI, E.G.E.k enpresentzat dituen abalak eta lehentasunezko finantziazio-lerroak lortu ahal izateko Bazkide Partaide izan behar da.
ELKARGI, E.G.E.ren bazkide partaidea izateko bere kapitalaren partaidetza sozial bakarra harpidetu behar da eta bere balio nominala ordaindu, hau da, 480,81 €. Ordainketa hau ez da gastua, inbertsioa baizik, ELKARGI, E.G.E.ren kapital sozialean partaidetza bat baita eta, hortaz, berreskuragarria da.
ELKARGI, E.G.E.ren enpresa-ikuspegia eta Bazkide Partaide izateko baldintzak hala nahi duten enpresa guztiak ELKARGI, E.G.E. ren bazkide izateko aukera izateko daude pentsatuta.