ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkartea

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:

ORRIAREN EDUKIA:

Batzar Nagusia eta XXII. Enpresaburu Topaketa

ELKARGI, E.G.E.k bere Bazkideen Batzar Nagusia eta ondoren, egin ohi duen Enpresaburu Topaketa, iragan apirilaren 13an Donostiako Kursaal Jauregian burutu zituen. Jardunaldia urteroko bazkari-solasaldiarekin amaitu zen.

Momentu ekonomiko, finantzario eta enpresariala

Oraingo honetan, Enpresaburu Topaketak egungo egoera ekonomikoa, finantzarioa eta enpresariala aztertu zuen. Zentzu honetan, eta Espainia zein Euskadiko egoera eta aurreikuspenekin batera, Topaketak espainiar finantza sisteman emango diren aldaketak nahiz Europako finantza krisialdia aztertu zituen, hala nola "Europa Gehiago" kontzeptua barneratzearen garrantziaz hitz egin zen, formularik eraginkorrena bezala, Euro Gunean orokorrean eta Espainian zein Euskadin berariaz, hazkunde ekonomikoak modu iraunkorrean eta ikaraldirik gabe eman daitezen.

Horretarako, instituzioetan, ekonomian, finantzetan, enpresa mailan edota alor akademikoan sona handikoak diren lau persona ospetsuen parte hartzea izan zen:

  • Juan José Toribio (Aurkezpena ikusi erderaz), Ekonomiako Irakasle Emeritua, CIIF (Nazioarteko Finantza Ikerketarako Zentrua) erakundeko Presidentea eta IESEko Nazioarteko Fundazioko Presidentea.
  • Mario Fernández (Aurkezpena ikusi erderaz), Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK) erakundeko Presidente Exekutiboa, Deusto Unibertsitateko Irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde ohia.
  • Guillermo de la Dehesa (Aurkezpena ikusi erderaz), Ekonomiako Estatu-Idazkaria izandakoa eta gaur egun, Madrilgo Europako Banku Zentraleko Behatokiko Presidentea eta Europako Parlamentuko Ekonomia eta Moneta Batzordeko Moneta-Aditua dena.
  • Javier Solana (Aurkezpena ikusi erderaz), ESADEko Ekonomia eta Geopolitika Globalaren Zentruko Presidentea eta Madrileko Complutense Unibertsitateko Egoera Solidoaren Fisikako Katedraduna dena, Europar Batasuneko Atzerriari eta Segurtasunari buruzko Politika Bateratuko Goi Ordezkaria, NATOko Idazkari Nagusia eta Espainiako Kultura, Hezkuntza eta Atzerri Arazoetako Ministroa izan da.
  • Aipatu Topaketa Economía, Empresa, Estrategia-ko Presidente Exekutiboa den Pedro Luis Uriartek (Aurkezpena ikusi erderaz) gidatu eta moderatu du.
Juan José Toribio

Juan José Toribio
Aurkezpena ikusi erderaz

Mario Fernández

Mario Fernández
Aurkezpena ikusi erderaz

Guillermo de la Dehesa

Guillermo de la Dehesa
Aurkezpena ikusi erderaz

Javier Solana

Javier Solana
Aurkezpena ikusi erderaz

Pedro Luis Uriarte

Pedro Luis Uriarte
Aurkezpena ikusi erderaz

 


Komunikazioa

Bazkideei komunikazioa

Programa

PROGRAMA XXII Encuentro Empresarial.


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: