ELKARGI, E.G.E.ren XI. FINANTZA FORO honetan, hitzaldi anitzez osatutako Programa eskainiko da. Bertan, enpresaren Kudeaketa Ekonomiko - Finantzarioaren funtsezko alderdiei buruzko maila goreneko hitzaldiak emango dira, txostengile adituen talde batek garatuko dituelarik.
ELKARGIren FINANTZA FORO honen inaugurazio hitzaldia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburu den Carlos Aguirre jaun txit gorenak eskainiko du, ekonomiaren egungo egoera eta perspektibak aztertuko dituelarik. Bestalde, amaiera hitzaldia, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Presidentea den Guillermo Ulacia jaunak, eskainiko du.
Iraileko lehen astean, ELKARGI, E.G.E.ren XI. FINANTZA FOROaren programa ofiziala argitaratuko dugu, aurkeztuko diren hitzaldiei, txostenei, edukiei eta txostengileei buruzko xehetasunak bilduko dituena, baita izen emateko dokumentuak ere.