Patxi López Lehendakariak iragan uztailaren 9an ELKARGI, E.G.E.ko Lehendakaria eta Kontseilari Ordezkaria, Victoriano Susperregui eta Jesús Alberdi, hurrenez hurren, Lehendakaritzan hartu zituen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburua den Carlos Aguirrerekin batera, egungo testuinguru ekonomiko-finantzarioa aztertzeko.
Bileran zehar, ELKARGI, E.G.E.ko arduradun nagusiek, euren kezka eta ardurak mahaigaineratu zituzten, enpresen ikuspegitik beti ere, esparru honetan aipatu enpresek izan ditzaketen beharrei erantzuna eman asmoz.